Mostrando entradas con la etiqueta psikologiko. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta psikologiko. Mostrar todas las entradas

2012/11/29

MUSIKA ETA IZAERA

Aurreko sarrerarekin lotuta, Musikoterapiaz hitz egitea pentsatu dut. Zientzia honek musikak entzulearengan duen eragina aztertzen du. Hau da, pertsona batek musika zehatz bat entzutean nola sentitzen den. Izan ere, musika guztiek ez gaituzte berdin sentiarazten, batzuekin dantzatzeko eta barre egiteko gogoa pizten zaigu, beste batzuekin oroitzapen tristeak etortzen zaizkigu burura, mota batzuetako musikak baztertu egiten ditugu ez zaizkigulako gustatzen eta deseroso sentiarazten gaituztelako ... 

Noski, musika guztiek ez dute eragin berbera pertsona guztiengan. Adibidez, aurrekoan proposatu nizuen "Good time" abestia niri asko gustatzen zait eta entzutean pozik jartzen naiz, baina gerta daiteke pertsonaren batek diskoteka batean abesti hori jarrita zegoen bitartean izandako borroka bat gogoratzea eta, beraz, entzun nahi ez izatea.

Beraz, esan daiteke musikak balio handia daukala gure gizartean eta baita norberaren izaerarengan. Izan ere, musikak egun triste bat animatzea lortu dezake. Ze interesgarria ezta?



2012/11/15

AUTOESTIMA

Blog-aren aurkezpenean osasunaren bi alderdiez berba egin nizuen, hots, alderdi fisikoaz eta psikologikoaz. Fisikoaren inguruan nahikotxo lan egin dudan bitartean, psikologikoa apur bat alboratuta utzi dut. Hori dela eta, horretan lan egitea erabaki dut eta gaur aukeratutako gaia autoestima izan da.

Autoestima norberak bere buruaz duen kontzeptua eta horretaz egiten duen balorazioa da. Esate baterako, pertsona bat oso lotsatia izan daiteke eta nortasunaren ezaugarri hori ikuspuntu positibotik edo negatibotik baloratu daiteke. Hau da, pertsona horrek lotsatia izatea txarra dela uste dezake gainerako pertsonekin harremantzeko zailtasunak dituelako, baina ere pentsatu daiteke hori ona dela modu horretan egiten duen guztia aurretik pentsatzen duelako eta, modu horretan, gauzak txarto egiteko edo modu desegokian jokatzeko probabilitate gutxiago edukiko ditu.

Horren arabera, autoestima ona ala txarra izan daiteke, norberak bere buruari egiten dion balorazioa positiboa ala negatiboa bada kontuan hartuta. Egokiena, argi dagoenez, autoestima ona izatea da. Bere buruarekin pozik dauden pertsonak zoriontsuagoak izaten ohi direlako. 

Nik Laurent Gounelle idazle frantsesaren "No me iré sin decirte a dónde voy" liburuan irakurritako jarduera bat proposatzen dizuet, zuen burua gehiago baloratzen lagunduko dizuena. Bertan, protagonistaren lagun batek zera egiteko esaten dio: egunero, oheratzean egunean zehar egindako hiru gauza on pentsatzea. Modu horretan gauza pilo ondo egiteko gai zaretelaz konturatuko zarete (egun bakoitzean behintzat 3 gauza, astean zehar 21, hilabetearen bukaeran 84, urte batean 1.008 ...) eta hobeto sentituko zarete, zuen inguruko pertsonekin harreman hobeagoa edukitzen lagunduko dizuena eta, beraz, zoriontsuagoak izango zarete.

Espero dut baliogarriak izatea nire blog honetan ematen dizkizuedan aholku guztiak!
Hurrengora arte!



2012/09/20

BAIKORRA IZAN ZAITEZ!

Aurkezpenean azaldu nuenez, osasunak alderdi fisikoa eta psikologikoa dauka. Hori dela eta, oraingo honetan Chenoaren "Todo irá bien" abestia entzutea proposatzen dizuet, oso baikorra delako eta bizitza modu positiboago batean ulertzera laguntzen du. 

AURKEZPENA

Oraingo honetan, Magisteritzako 2. mailako IKTko arloan Lehen Hezkuntzarekin eta teknologiekin zer-ikusia duen blog bat eratzea proposatu zaigu. Nik oso interesgarria iruditzen zaidan osasunaren gaia aukeratu dut.

OSASUNTSU HAZTEN bolg honetan osasuna bere zentzurik zabalenean lantzen saiatuko naiz. Gure burua, bai fisikoki eta baita psikologikoki, ahalik eta hoberen zaintzeko aholkuak emango ditut, topatzen dudan informazio interesgarria isladatuko dut, umeen hazkundean kontuan eduki beharreko aspektuak komentatuko ditut, etab. Beraz, ez da soilik irakaskuntzara edo hezkuntzara bideratutako informazio-iturri bat izango, baizik eta bere burua zaintzeko eta hobetzeko prest dagoen orok hona jotzeko aukera izango du.

Besterik gabe, espero dut lan polita eta irakurtzen duzunoentzako baliogarria izatea!