Mostrando entradas con la etiqueta autoestima. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta autoestima. Mostrar todas las entradas

2012/11/15

AUTOESTIMA

Blog-aren aurkezpenean osasunaren bi alderdiez berba egin nizuen, hots, alderdi fisikoaz eta psikologikoaz. Fisikoaren inguruan nahikotxo lan egin dudan bitartean, psikologikoa apur bat alboratuta utzi dut. Hori dela eta, horretan lan egitea erabaki dut eta gaur aukeratutako gaia autoestima izan da.

Autoestima norberak bere buruaz duen kontzeptua eta horretaz egiten duen balorazioa da. Esate baterako, pertsona bat oso lotsatia izan daiteke eta nortasunaren ezaugarri hori ikuspuntu positibotik edo negatibotik baloratu daiteke. Hau da, pertsona horrek lotsatia izatea txarra dela uste dezake gainerako pertsonekin harremantzeko zailtasunak dituelako, baina ere pentsatu daiteke hori ona dela modu horretan egiten duen guztia aurretik pentsatzen duelako eta, modu horretan, gauzak txarto egiteko edo modu desegokian jokatzeko probabilitate gutxiago edukiko ditu.

Horren arabera, autoestima ona ala txarra izan daiteke, norberak bere buruari egiten dion balorazioa positiboa ala negatiboa bada kontuan hartuta. Egokiena, argi dagoenez, autoestima ona izatea da. Bere buruarekin pozik dauden pertsonak zoriontsuagoak izaten ohi direlako. 

Nik Laurent Gounelle idazle frantsesaren "No me iré sin decirte a dónde voy" liburuan irakurritako jarduera bat proposatzen dizuet, zuen burua gehiago baloratzen lagunduko dizuena. Bertan, protagonistaren lagun batek zera egiteko esaten dio: egunero, oheratzean egunean zehar egindako hiru gauza on pentsatzea. Modu horretan gauza pilo ondo egiteko gai zaretelaz konturatuko zarete (egun bakoitzean behintzat 3 gauza, astean zehar 21, hilabetearen bukaeran 84, urte batean 1.008 ...) eta hobeto sentituko zarete, zuen inguruko pertsonekin harreman hobeagoa edukitzen lagunduko dizuena eta, beraz, zoriontsuagoak izango zarete.

Espero dut baliogarriak izatea nire blog honetan ematen dizkizuedan aholku guztiak!
Hurrengora arte!



2012/10/18

Aspaldiko!

Bi aste inguru ezer idatzi barik egon ondoren, gaur kirola praktikatzearen onurez arituko natzaizue.

Jakina denez, ariketa fisikoa praktikatzeak pisua kontrolatzeko edota egoera fisiko onean egoteko balio du. Baina alderdi sozioemozionalean ere eragin positiboak izan ditzake.

Taldeko kirolen bitartez, beste pertsonekin harremanak edukitzeko aukera dago. Talde baten partaide sentitzeak eta beste pertsona batzuekin elkarlanean helburu komun bat lortzen saiatzeak sozializazioan, integrazioan eta autoestimuan  oso ondorio positiboak ditu. Izan ere, beste pertsonentzako baliagarria den zerbait egiteko gai garela ikusteak gure buruarekin hobeto sentitzea eragiten digu.

Bakarkako kiroletan, berriz, autonomia eta autokonfiantza garatzen da batez ere. Norberak bere kabuz eta bere onerako lortzen ditu helburuak eta horrek bere buruarekin ondo sentitzea (edo autoestima igotzea) ekartzen du.

Laburbilduz, kirola egitea oso garrantzitsua da osasuntsu izateko kontzeptu horren esanahirik zabalenean, baina horrek ez du esan nahi obsesionatu egin behar garenik. Gauza guztiak bezala, bere neurrian ona izan daiteke, baina gehiegi praktikatzen bada kaltegarria izan daiteke.