Mostrando entradas con la etiqueta zoriontsu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zoriontsu. Mostrar todas las entradas

2012/11/29

IT'S ALWAYS A GOOD TIME

Azkenaldian zoriontsu izatearen inguruan hitz egiteko gogoa daukat eta pilo bat gustatzen zaidan abesti batez gogoratu naiz eta, noski, zuekin konpartitzea erabaki dut. Aipatutako abestia Carly Ray Jepsen eta Owl City abeslarien "Good time" da. Oso animatua da, edo ni behintzat asko animatzen naiz entzuterakoan, eta transmititzen duen mezua oso positiboa da: "momentu guztiak onak dira". 

Entzun ezazue, goza ezazue eta kontatuko didazue ea animatzen zaituzten ala ez.



ZORIONTSU IZAN


Kaixooo!!!


Hemen nago berriro ere zuen osasunaren aldeko aholku txiki batzuk emateko.

Oraingo honetan Elsa Punset psikologoaren bideo bat aurkezten dizuet, non zoriontsu izateko zenbait proposamen ematen dituen. Bideo bakarra aukeratu dut, baina youtuben Elsa Punset-en bideo mordo bat dauzkazue eta guztietan oso gai interesgarriak lantzen ditu. Niri, pertsonalki, asko gustatzen zait emakume ikaragarri hau, oso ondo azaltzen duelako eta bere izaerak lasaitasun eta konfiantza handia transmititzen didalako. Horregatik, gomendatzen dizuet proposatzen dizuedanaz gain, beste bideoren bat ikustea.

Espero dut interesgarria iruditzea eta ez ahaztu: zoriontsuak izan zaitezte!



2012/09/27

Kaixo berriro!!!

Blogaren aurkezpenean azaldutako moduan, osasuna oso kontzeptu zabala da. Hiru esparru hartzen ditu bere gain: fisikoa, mentala eta soziala. Hau da, osasuntsu egoteko hiru aspektu horietan ondo egon behar gara. Horrekin lotuta, aspektu horietako bakoitzean sasoi onean egoteko zenbait aholku ematen saiatuko naiz eta aurrerago ideia horiek garatu eta sakondu egingo ditut aurkeztuko ditudan sarrera berrietan.

  • Higiene egokia izan
  • Atseden hartu, hau da, ondo eta denbora nahiko lo egin
  • Egunero ariketa fisikoa egin
  • Elikadura egokia eduki
  • Ura edan
  • Erlajatu eta lasaitu
  • Zoriontsu izan: barre egin, baikorra izan, inguruko pertsonekin (lagunak, familia, gelakideak, lankideak …) harreman ona izan …