2012/11/15

AUTOESTIMA

Blog-aren aurkezpenean osasunaren bi alderdiez berba egin nizuen, hots, alderdi fisikoaz eta psikologikoaz. Fisikoaren inguruan nahikotxo lan egin dudan bitartean, psikologikoa apur bat alboratuta utzi dut. Hori dela eta, horretan lan egitea erabaki dut eta gaur aukeratutako gaia autoestima izan da.

Autoestima norberak bere buruaz duen kontzeptua eta horretaz egiten duen balorazioa da. Esate baterako, pertsona bat oso lotsatia izan daiteke eta nortasunaren ezaugarri hori ikuspuntu positibotik edo negatibotik baloratu daiteke. Hau da, pertsona horrek lotsatia izatea txarra dela uste dezake gainerako pertsonekin harremantzeko zailtasunak dituelako, baina ere pentsatu daiteke hori ona dela modu horretan egiten duen guztia aurretik pentsatzen duelako eta, modu horretan, gauzak txarto egiteko edo modu desegokian jokatzeko probabilitate gutxiago edukiko ditu.

Horren arabera, autoestima ona ala txarra izan daiteke, norberak bere buruari egiten dion balorazioa positiboa ala negatiboa bada kontuan hartuta. Egokiena, argi dagoenez, autoestima ona izatea da. Bere buruarekin pozik dauden pertsonak zoriontsuagoak izaten ohi direlako. 

Nik Laurent Gounelle idazle frantsesaren "No me iré sin decirte a dónde voy" liburuan irakurritako jarduera bat proposatzen dizuet, zuen burua gehiago baloratzen lagunduko dizuena. Bertan, protagonistaren lagun batek zera egiteko esaten dio: egunero, oheratzean egunean zehar egindako hiru gauza on pentsatzea. Modu horretan gauza pilo ondo egiteko gai zaretelaz konturatuko zarete (egun bakoitzean behintzat 3 gauza, astean zehar 21, hilabetearen bukaeran 84, urte batean 1.008 ...) eta hobeto sentituko zarete, zuen inguruko pertsonekin harreman hobeagoa edukitzen lagunduko dizuena eta, beraz, zoriontsuagoak izango zarete.

Espero dut baliogarriak izatea nire blog honetan ematen dizkizuedan aholku guztiak!
Hurrengora arte!



No hay comentarios:

Publicar un comentario