2012/11/15

LO EGITEAREN GARRANTZIA ETA ZENBAIT AHOLKU

Kaixo!!!

Gaur lo egitearen inguruan mintzatuko natzaizue. 

Jakina da lo egiteak gorputza eta burua deskantsatzeko oso inportantea dela. Horregatik loa ahalik eta ona eta sakona izan behar da benetan deskantsatu ahal izateko. Horretarako, ondoren zenbait aholku bildu ditut baliogarriak izango zaizkizuelakoan:
  • Oheratu eta 5 minutura lokartu ez bazara, hobe da altxatu eta benetan logure zarenean oheratzea ohean bueltak ematen ibili baino.
  • Gorputzak loarako ohitura bat izan behar du. Horregatik, egunero ordu berean oheratzen eta esnatzen saiatu behar gara.
  • Oheratzean lo egiteko prest egon, ez ibili beste jarduera batzuk egiten bestela gorputzak oheratzearen helburua ahaztu egiten duelako. 
  • Ariketa fisikoa egin. Izan ere, kirola egin ondoren gorputza erlajatuta gelditzen da, lokartzeko erabat beharrezkoa dena.
  • Kafeina duten edariak ekiditu, loa hartzea zailtzen baitu.
  • Oheratu baino lehen bainu bat hartu (hobetu bainua dutxa baino) erlajatzen laguntzen duelako.
  • Oheratu baino bi ordu lehenago afaldu, digestioa eginda egon dadin eta, beraz, gorputza erabat lasai egon dadin.
  • Oheratu baino lehen komunera joan geroago gauean zehar komunera joateko esnatu behar ez izateko.
  • Oheratu aurretik infusioren bat hartu.
  • Logelako tenperatura 18º C ingurukoa izan behar da.
  • Argiztapenik gabe lo egin
  • Lokartzerako orduan gorputza erlajatzen saiatu, hau da, muskuluak askatzen eta arnasketa ahalik eta lasaiagoa izan dadin  ahalegindu.
  • Gorputza lasaitzeaz gain, burua ere erlajatu egin behar da. Azken honekin lotuta, niri oso ondo etorri zaidan ideia bat kontatuko dizuet. Niri beti kostatu izan zait lokartzea oso estresatuta nagoen denboraldietan. Izan ere, ohean sartzean ezin diot egin behar dudan guztian pentsatzeari uzti eta zerbait ahaztearen beldur naiz. Orduan, horretarako, gauza asko egin behar ditudanean, oheratzean boligrafo eta orri bat edukitzen ditut eskura burura etortzen zaidan guztia apuntatzeko eta ez ahazteko, horrela lasaiago egotea lortzen dut. 

Sakondu nahi baduzue hemen uzten dizkizuet irakurri ditudan web-orriak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario