2012/11/29

GORPUTZ-MASAREN INDIZEA

Oraingo honetan osasun fisikoaz arituko natzaizue, zehazki gorputz-masaren indizeaz. 

Gure pisua eta altuera erlazionatzen duen formula baten bitartez, gorputzean daukagun gantza altuerarekin bat datorren jakin daiteke, hau da, osasuntsu gauden ala argaldu edo loditu beharra dugun jakin dezakegu.

Formula ondorengo hau da:


Hots, gure altuera bider gure altuera egin behar dugu eta, ondoren, gure pisua zati aurreko eragiketak lortutako zenbakia. Emaitza gantz-kopurua izango da. 

Eragiketa egitean, gure GMI-a non aurkitzen den topatu behar da ondorengo taulan eta osasuntsu gauden ala ez jakingo dugu.

Pisu gutxiegi
18,5 baino gutxiago
Pisu egokia
18,5 eta 24,9 bitartean
Pisu gehiegi
25 eta 29,9 bitartean
Obesitatea
30 baino gehiago


Adibidez, pertsona batek 1,6 zm neurtzen baditu eta 55 kg-ko pisua badauka, bere GMI-a 21,1ekoa izango litzateke. Beraz, pisu egokia edukiko luke osasunaren ikuspegitik.

MUSIKA ETA IZAERA

Aurreko sarrerarekin lotuta, Musikoterapiaz hitz egitea pentsatu dut. Zientzia honek musikak entzulearengan duen eragina aztertzen du. Hau da, pertsona batek musika zehatz bat entzutean nola sentitzen den. Izan ere, musika guztiek ez gaituzte berdin sentiarazten, batzuekin dantzatzeko eta barre egiteko gogoa pizten zaigu, beste batzuekin oroitzapen tristeak etortzen zaizkigu burura, mota batzuetako musikak baztertu egiten ditugu ez zaizkigulako gustatzen eta deseroso sentiarazten gaituztelako ... 

Noski, musika guztiek ez dute eragin berbera pertsona guztiengan. Adibidez, aurrekoan proposatu nizuen "Good time" abestia niri asko gustatzen zait eta entzutean pozik jartzen naiz, baina gerta daiteke pertsonaren batek diskoteka batean abesti hori jarrita zegoen bitartean izandako borroka bat gogoratzea eta, beraz, entzun nahi ez izatea.

Beraz, esan daiteke musikak balio handia daukala gure gizartean eta baita norberaren izaerarengan. Izan ere, musikak egun triste bat animatzea lortu dezake. Ze interesgarria ezta?



IT'S ALWAYS A GOOD TIME

Azkenaldian zoriontsu izatearen inguruan hitz egiteko gogoa daukat eta pilo bat gustatzen zaidan abesti batez gogoratu naiz eta, noski, zuekin konpartitzea erabaki dut. Aipatutako abestia Carly Ray Jepsen eta Owl City abeslarien "Good time" da. Oso animatua da, edo ni behintzat asko animatzen naiz entzuterakoan, eta transmititzen duen mezua oso positiboa da: "momentu guztiak onak dira". 

Entzun ezazue, goza ezazue eta kontatuko didazue ea animatzen zaituzten ala ez.



ZORIONTSU IZAN


Kaixooo!!!


Hemen nago berriro ere zuen osasunaren aldeko aholku txiki batzuk emateko.

Oraingo honetan Elsa Punset psikologoaren bideo bat aurkezten dizuet, non zoriontsu izateko zenbait proposamen ematen dituen. Bideo bakarra aukeratu dut, baina youtuben Elsa Punset-en bideo mordo bat dauzkazue eta guztietan oso gai interesgarriak lantzen ditu. Niri, pertsonalki, asko gustatzen zait emakume ikaragarri hau, oso ondo azaltzen duelako eta bere izaerak lasaitasun eta konfiantza handia transmititzen didalako. Horregatik, gomendatzen dizuet proposatzen dizuedanaz gain, beste bideoren bat ikustea.

Espero dut interesgarria iruditzea eta ez ahaztu: zoriontsuak izan zaitezte!



2012/11/15

AUTOESTIMA

Blog-aren aurkezpenean osasunaren bi alderdiez berba egin nizuen, hots, alderdi fisikoaz eta psikologikoaz. Fisikoaren inguruan nahikotxo lan egin dudan bitartean, psikologikoa apur bat alboratuta utzi dut. Hori dela eta, horretan lan egitea erabaki dut eta gaur aukeratutako gaia autoestima izan da.

Autoestima norberak bere buruaz duen kontzeptua eta horretaz egiten duen balorazioa da. Esate baterako, pertsona bat oso lotsatia izan daiteke eta nortasunaren ezaugarri hori ikuspuntu positibotik edo negatibotik baloratu daiteke. Hau da, pertsona horrek lotsatia izatea txarra dela uste dezake gainerako pertsonekin harremantzeko zailtasunak dituelako, baina ere pentsatu daiteke hori ona dela modu horretan egiten duen guztia aurretik pentsatzen duelako eta, modu horretan, gauzak txarto egiteko edo modu desegokian jokatzeko probabilitate gutxiago edukiko ditu.

Horren arabera, autoestima ona ala txarra izan daiteke, norberak bere buruari egiten dion balorazioa positiboa ala negatiboa bada kontuan hartuta. Egokiena, argi dagoenez, autoestima ona izatea da. Bere buruarekin pozik dauden pertsonak zoriontsuagoak izaten ohi direlako. 

Nik Laurent Gounelle idazle frantsesaren "No me iré sin decirte a dónde voy" liburuan irakurritako jarduera bat proposatzen dizuet, zuen burua gehiago baloratzen lagunduko dizuena. Bertan, protagonistaren lagun batek zera egiteko esaten dio: egunero, oheratzean egunean zehar egindako hiru gauza on pentsatzea. Modu horretan gauza pilo ondo egiteko gai zaretelaz konturatuko zarete (egun bakoitzean behintzat 3 gauza, astean zehar 21, hilabetearen bukaeran 84, urte batean 1.008 ...) eta hobeto sentituko zarete, zuen inguruko pertsonekin harreman hobeagoa edukitzen lagunduko dizuena eta, beraz, zoriontsuagoak izango zarete.

Espero dut baliogarriak izatea nire blog honetan ematen dizkizuedan aholku guztiak!
Hurrengora arte!



LO EGITEAREN GARRANTZIA ETA ZENBAIT AHOLKU

Kaixo!!!

Gaur lo egitearen inguruan mintzatuko natzaizue. 

Jakina da lo egiteak gorputza eta burua deskantsatzeko oso inportantea dela. Horregatik loa ahalik eta ona eta sakona izan behar da benetan deskantsatu ahal izateko. Horretarako, ondoren zenbait aholku bildu ditut baliogarriak izango zaizkizuelakoan:
  • Oheratu eta 5 minutura lokartu ez bazara, hobe da altxatu eta benetan logure zarenean oheratzea ohean bueltak ematen ibili baino.
  • Gorputzak loarako ohitura bat izan behar du. Horregatik, egunero ordu berean oheratzen eta esnatzen saiatu behar gara.
  • Oheratzean lo egiteko prest egon, ez ibili beste jarduera batzuk egiten bestela gorputzak oheratzearen helburua ahaztu egiten duelako. 
  • Ariketa fisikoa egin. Izan ere, kirola egin ondoren gorputza erlajatuta gelditzen da, lokartzeko erabat beharrezkoa dena.
  • Kafeina duten edariak ekiditu, loa hartzea zailtzen baitu.
  • Oheratu baino lehen bainu bat hartu (hobetu bainua dutxa baino) erlajatzen laguntzen duelako.
  • Oheratu baino bi ordu lehenago afaldu, digestioa eginda egon dadin eta, beraz, gorputza erabat lasai egon dadin.
  • Oheratu baino lehen komunera joan geroago gauean zehar komunera joateko esnatu behar ez izateko.
  • Oheratu aurretik infusioren bat hartu.
  • Logelako tenperatura 18º C ingurukoa izan behar da.
  • Argiztapenik gabe lo egin
  • Lokartzerako orduan gorputza erlajatzen saiatu, hau da, muskuluak askatzen eta arnasketa ahalik eta lasaiagoa izan dadin  ahalegindu.
  • Gorputza lasaitzeaz gain, burua ere erlajatu egin behar da. Azken honekin lotuta, niri oso ondo etorri zaidan ideia bat kontatuko dizuet. Niri beti kostatu izan zait lokartzea oso estresatuta nagoen denboraldietan. Izan ere, ohean sartzean ezin diot egin behar dudan guztian pentsatzeari uzti eta zerbait ahaztearen beldur naiz. Orduan, horretarako, gauza asko egin behar ditudanean, oheratzean boligrafo eta orri bat edukitzen ditut eskura burura etortzen zaidan guztia apuntatzeko eta ez ahazteko, horrela lasaiago egotea lortzen dut. 

Sakondu nahi baduzue hemen uzten dizkizuet irakurri ditudan web-orriak:


2012/11/08

OSASUNA LANTZEKO ARIKETA

Interneten trasteatzen ohitura osasungarriak lantzeko ariketa bat topatu dut, baina gazteleraz dago. Hala ere, umeekin lantzeko egokia izan daitekeela iruditu zait.

Hona hemen ariketara jotzeko helbidea:

KRONODIETA

Aspaldiko!

Bi astetan zehar jaia izan da eta ez dugu klaserik izan eta, hori dela eta, ez dut ezer idatzi. Baina sarrera berri bat egiteko momentua heldu da.

Joan den igandean "Mujer Hoy" aldizkarian elikadurari buruzko artikulu bat irakurri nuen, zehazki elikatzeko ordu egokia aukeratu beharra dagoela azaltzen zen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Beraz, zuekin konpartitzea erabaki nuen. Heman uzten dizuet helbidea irakurri dezazuen: