2012/12/14

HULA HOOP



Kaixo!!!

Gaur oso dibertigarria den "hula hoop"ari buruz arituko natzaizue. Oso ezaguna da plastikozko aro hau gerriaren inguruan bueltak ematean datzana. Normalean jolasteko erabiltzen bada ere, ariketa fisiko gisa oso interesgarria eta dibertigarria izan daiteke. Izan ere, onura asko dauzka bai alderdi fisikoan eta baita psikologikoan. Ondoren onura horietako batzuk aurkezten dizkizuet:
  • Muskuluak indartzen laguntzen du; hala nola, gerria, hankak, sabela, aldakak edo bizkarra
  • Ariketa aerobikoa ere bada, hau da, gantza erretzeko, edo beste modu batera esanda, pisua galtzeko baliogarria da
  • Gorputzeko atal desberdinen koordinazioa lantzen da eta, beraz, kontzentrazioa eskatzen duen jarduera da gorputza kontrolatu beharra dagoelako
  • Flexibilitatea lortzen laguntzen du
  • Gorputzaren postura hobetu egiten da
  • Jarduera fisiko guztiekin gertatzen den antzera, emozionalki hobeto sentitzen eta autoestima igotzen laguntzen du
Beraz, umeek erabili ohi duten jostailu hau oso onuragarria denez, haren erabilera sustatu beharko litzateke umeen artean eta baita helduen artean ere.

Animatu eta mugitu gerria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario