2012/09/27

Kaixo berriro!!!

Blogaren aurkezpenean azaldutako moduan, osasuna oso kontzeptu zabala da. Hiru esparru hartzen ditu bere gain: fisikoa, mentala eta soziala. Hau da, osasuntsu egoteko hiru aspektu horietan ondo egon behar gara. Horrekin lotuta, aspektu horietako bakoitzean sasoi onean egoteko zenbait aholku ematen saiatuko naiz eta aurrerago ideia horiek garatu eta sakondu egingo ditut aurkeztuko ditudan sarrera berrietan.

  • Higiene egokia izan
  • Atseden hartu, hau da, ondo eta denbora nahiko lo egin
  • Egunero ariketa fisikoa egin
  • Elikadura egokia eduki
  • Ura edan
  • Erlajatu eta lasaitu
  • Zoriontsu izan: barre egin, baikorra izan, inguruko pertsonekin (lagunak, familia, gelakideak, lankideak …) harreman ona izan …
Kaixo berriro ere:

Oraingo honetan elikadurak osasunean duen eragina eta garrantziaren inguruan hausnartzeko helbururarekin honako Power Point aurkezpena proposatzen dut. Bertan elikadurarekin lotutako bi gaixotasun lantzen dira: obesitatea eta anorexia. Kasu bakoitzean gaixotasun bakoitzaren inguruko azalpen txiki bat ematen da zehatz-mehatz zertan datzan ulertzeko eta, horrez gain, zenbait datu, pertsona bat gaitz hori edukitzera bultza ditzaketen arrazoiak, sintomak, etab. ageri dira.

Espero dut interesgarria iruditzea eta elikadurari duen garrantzia ematen ikastea.



2012/09/20

ELIKAGAIEN PIRAMIDEA

Elikaduraren gaiarekin jarraituz, elikagaien piramidearen irudi bat aurkezten dizuet. Piramidearen azpikaldean dauden elikagaiak maiztasun gehiagorekin, egunero, jan behar direnak dira eta puntan daudenak, berriz, oso noizbehinka jan daitezkeenak, koipe gehien dutenak direlako eta, beraz, kaltegarrienak direlako.


OGITARTEKO BAT EGUNERO

Elikadura egokia izatea oso garrantzitsua da ondo hazteko. Hona hemen umeen askari egokia zelakoa izan beharko litzatekeen azaltzen duen artikulua:


BAIKORRA IZAN ZAITEZ!

Aurkezpenean azaldu nuenez, osasunak alderdi fisikoa eta psikologikoa dauka. Hori dela eta, oraingo honetan Chenoaren "Todo irá bien" abestia entzutea proposatzen dizuet, oso baikorra delako eta bizitza modu positiboago batean ulertzera laguntzen du. 

HIGIENEA

Jorratuko dudan lehenengo gaia higienearena izango da. Horretarako, umeekin modu dibertigarri batean lantzeko asmoz, oso ezaguna den Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Xalala riki riki" abestia proposatzen dut.

AURKEZPENA

Oraingo honetan, Magisteritzako 2. mailako IKTko arloan Lehen Hezkuntzarekin eta teknologiekin zer-ikusia duen blog bat eratzea proposatu zaigu. Nik oso interesgarria iruditzen zaidan osasunaren gaia aukeratu dut.

OSASUNTSU HAZTEN bolg honetan osasuna bere zentzurik zabalenean lantzen saiatuko naiz. Gure burua, bai fisikoki eta baita psikologikoki, ahalik eta hoberen zaintzeko aholkuak emango ditut, topatzen dudan informazio interesgarria isladatuko dut, umeen hazkundean kontuan eduki beharreko aspektuak komentatuko ditut, etab. Beraz, ez da soilik irakaskuntzara edo hezkuntzara bideratutako informazio-iturri bat izango, baizik eta bere burua zaintzeko eta hobetzeko prest dagoen orok hona jotzeko aukera izango du.

Besterik gabe, espero dut lan polita eta irakurtzen duzunoentzako baliogarria izatea!